XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mozoloa barriz, ez da bere betiko txokotik larregi mogidu, dirudienez; inguruetan jarraitzen ei dau beti bezela.

Ikaslerik barik geratu zala eta triste samar baegoan ere barriro ikasketa lanetan asi beharko dau.

Izan ere, betiko lagun zaharrarekin alkartu eta harkaitzetako zulo batetan habia antzekoa antolatu ei dabe eta mozolo emeak jarritako arraultze zurietatik kume hozkil eta goseti bi jaio ei jakez.

Badau oraindik lana irakasle zaharrak lumaxka zuritan batutako mozolo kumetxo horreei bizitzeko behar dan beste erakusteko!.

Eta nik ez dakit umeak izateko zelango grinea sartu jaken abere guzti honeei, baina, muxarrak bizi diran basoan gure lagun batek ataratako Muxi eta Puxiren argazki hau bialtzen deusku.

Hor dago Muxi habia barruan kumeak epelduz, Puxik, goian jarririk, inguruak zaintzen dituan bitartean.

Badakizu beraz, mendira edo basora joaten bazara, eta joan beharko zeunke, han aurkitu daikezuz Kattagorri, Puxi, Mozolo edo Muxi, historia honetako aberetxo bardinak edo nork daki!, hareen seme, iloba, biloba edo... lagunen batzuk.

Emoiozuez gure goraintziak ikusten badozuez!.